Nafarroa bisitatzea aurreikusita al duzu?

Hartu ostatu gure apartamentu turistikoetan

Zure apartamentu turistikoa eduki nahi duzu eta ez dakizu nola?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu eskakizunekin, administrazio-izapideekin eta abarrekin.

APARTURNAPARTURE AURKEZPENA

Elkartearen sorrera
Nafarroako Apartamentu Turistikoen Elkartea (APARTURNAPARTURE) jabe batzuk batzean Nafarroako Erkidego Foralean honako sektorea ordezkatzeko jaio zen.

Elkartea 1/2002ko Lege Organikoaren arabera Iruñan 2017ko abenduan sortu zen amankomuneko helburu batzuekin sektorea artikulatzeko xedeaz. Batetik ahotsa eta bozka ematen zaie jabe eta kudeatzaileei, bestetik administrazio eta instituzio publiko zein pribatuekin bitartekaritza lanak egiten ditu. Hala ere, APARTURNAPARTURE elkartearen helburu bakarra ez da sektorearen interesak babestea; bere bazkideei zerbitzuak eskaintzen dizkie ere.

2018tik aurrera gure elkartea Etxebizitza eta Apartamentu Turistikoen Elkarteen Espainiar Federazioaren parte da.

Logotipo de FEVITUR

APARTURNAPARTURE gaur egun
Gure bazkideek egunez egun lan egiten dute euren apartamentuetan bezeroei zerbitzurik hoberenak eskaintzeko, beti ere kalitate erizpidez eta ingurua errespetatuz.

Egunez edo astez apartamentuen alokairua munduko edozein gune turistikoan ematen den jarduera da eta Nafarroa ez da salbuespena. Apartamentu turistikoen eskaria asko handitu da azken urteotan eta neurri berean eskaintza ere.

APARTURNAPARTUREtik jarduera hau sendotu nahi dugu, apartamentu turistikoen kalitatea hobetuz eta sektore turistikoaren beste alorrekin eta instituzioekin koordinatuz.

APARTURNAPARTUREren Helburu Nagusiak
– Hiri apartamentu turismoa eta balore kultural eta sozialetan oinarritutako turismo integralaren aukerak sustatu, hiri jasangarritasuna bermatzen beti ere.

– Nafarroako turismoa eta bere ondare material eta ezmaterialaren ezagutza sustatu.

– Apartamentu turistikoen alternatiba sustatu eta sendotu, turismoa eta bere onurak modu kontrolatuan zabaltzea ahalbidetzen dutelarik.

– Administrazioekin hitz egiteko gaitasuna eduki, Nafarroako apartamentu eta etxebizitza turistikoen araudia moldatzeko. Era berean, bazkide eta bizilagunen komunitateekin edo etxebizitzen jabeekin solaskide gisa aritu liskarrak konpontzeko.

– Apartamentu turistikoen eta hiriko gainontzeko bizilagunen arteko bizikidetza sustatu, horretara zuzendutako jardueren bidez.

– Administrazio publikoei, enpresa pribatuei eta oro har gizarteari gure jardueraren alde soziala komunikatu eta sustatu. Ezaugarri hori ahalbidetzen duten arauen betetzea zaindu.

BAZKIDE SARRERA

17 Oct

Beherpanekin Iruña bisitatu

Lortu beherapen turistikoak Iruña Card Txartelarekin. Horren bidez deskontuak lortu ahal izango dituzu hemen: Museoak, monumentuak Ibilaldiak Ostalaritza establezimienduak Ikuskizunak, ekitaldiak Kontsultatu beherapen guztiak hemen ...
14 Oct

Nafarroa ezagutu

Nafarroako foru komunitatea, bere aitzindaria izan zen Erresumaren izaera jaso du oinordeko; lur anitza, kontrastez josita, irisgarria, beroa, historikoa eta naturala. Nafarroa paseatzeko, elkar ulertzeko, ...