Nafarroa ezagutu

Nafarroa ezagutu

Nafarroako foru komunitatea, bere aitzindaria izan zen Erresumaren izaera jaso du oinordeko; lur anitza, kontrastez josita, irisgarria, beroa, historikoa eta naturala.
Nafarroa paseatzeko, elkar ulertzeko, atsedena hartzeko eta lurrak eskeintzen dituen produktuez gozatzeko tokia da; iraganeko kutsua hartu eta bere leuntasunetik begiratzen gaituen lur honetan, beti daukagu zerbait berria ezagutzerik. Nafarroa bakarra dugu, bidexka nahiz ikuspegi panoramikoez beteta; herrixka, baserri, paisai eta usadio eta biztanle anitzez osatutako geografia. Dena eskura daukagu hemen, 100 kilometro eskas Erret Bardeetako Parke Naturala eta Pirineoen artean daudelarik.
Bidaiari ororentzat benetako paradisua da Nafarroako aniztasun eta kontrastea. Kulturaren bila datorrenari bere arkitektura nahiz Donejakue bideari lotutako ondareak miresmena sortuko dio, abenturazaleek nahibeste kirol eta mundutik ihes egiteko herri eta paisai leun zabalak topatuko dituzte; hirizaleek, Iruñean, hiriburuan, inoiz imaginatutako altxorrak eta munduko festarik apartekoenak, Sanferminak, topatuko dituzte; mendizaleek Pirineoetako berdetasuna edo Erribera eta Erdialdeko Eskualdeko larre zabalen artean aukeratzeko aukera edukiko dute, eta gastronomia maite dutenek gastronomia zilegiaren zaporea hartuko diote. Aurreko bidaiarietako bat nahiz guztiak aldira izanda, zure esperientzia propioa bizitzera gonbidatzen zaitugu.

About the authorAPARTURNAPARTURE

Share

Related Posts

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *