Iruña, hiri paregabea

Pamplona

Iruña, hiri paregabea

Iruña, hiri eroso, atsegin eta segurua, ongietorria ematen die beti bidaiariei bere burua ezagutzera emateko irrikaz.

Donejakue bidean kokatua, Iruña Orreagatik datorren erromerian lehenengo hiria da. Horrek bere historia eta izaera baldintzatu ditu aintzinako garaietatik. Iruñako harresiak Europan erreferente dira ezbairik gabe. Bisitari orok txunditzen dituzte bere parke eta lorategiek. Hori guztiari, tokiko produktuaren aparteko kalitatean oinarritutako gastronomia tradizionala eta kultura eskaintza zabal eta anitza batzen zaizkio.

Iruñak, urte-sasoi orotarako bisitak merezi ditu, bere programazio gastronomiko, kultural eta artistikoez eta bere kontzertu areto eta pabilioi handietako, Gayarre Antzokia, Navarra Arena eta Baluarteko Jauregieko, besteak beste, emanaldietaz gozatzeko.

Azkenik, San Ferminetako festak, mundu zabalean apartekoak, uztailaren 6tik 14era, Iruña mundu osoan lehen mailako erreferente egiten dute festa kulturaletan edozein mota eta adineko pertsonarentzat.

About the authorAPARTURNAPARTURE

Share

Related Posts

Iruzkinak itxita daude

× How can I help you?